Responsive Image
Responsive Image

Kontratuen kudeaketa

Aurkezpena

Bizkaian* egiten diren azterlan klinikoen kontratuak negoziatzeaz eta formalizatzeaz arduratzen den azpiunitatea, tartean dauden aldeekin (sustatzaileak, ikertzaile nagusiak/laguntzaileak, inplikatutako zerbitzuak, etab.) komunikatuz.

Bizkaian egindako azterlan kliniko guztien kudeaketa ekonomiko-administratiboa Azterlan Klinikoen Kontratuen Kudeaketa Unitateak egingo du.

Institutuko ikertzaileek, plataformek eta laguntza-unitateek azterlan klinikoaren kontratuan zehaztutakoaren arabera hartuko dute parte.

Zentroaren bideragarritasuna kudeatzen laguntzea (feasibility form). Ikertzailearen eta sustatzailearen arteko koordinazioa hautaketa-bisitetan.

* Bizkaiko osasun-zentro publikoak: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Galdakao-Usansolo Ospitalea, Gorliz Ospitalea, San Eloy Ospitalea, Santa Marina Ospitalea, Urduliz Ospitalea eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

Responsive Image

Harremanetarako posta elektronikoa

UICEECC Kontraktuen kudeaketa
uiceecc.contratos@bio-bizkaia.eus

Beharrezko dokumentazioa

Sendagaiekin entsegu klinikoak egiteko/osasun-produktuarekin ikerketa klinikoa egiteko kontratuak formalizatzeko beharrezko dokumentazioa:

  • Entsegu klinikoaren protokoloa.
  • AEMPS-aren onarpena.
  • CEIm-aren onarpena.
  • Aseguru-poliza.
  • Memoria ekonomikoa (kontratuaren zirriborroan jasota ez badago).
  • Sinatzailearen notario-ahalordearen kopia (aldez aurretik erakundearekin kontraturik sinatu ez bada)
  • Funtzioak/erantzukizunak eskuordetzan emateko dokumentua, notarioak legitimatua, edo sustatzailearen izenean sinatzeko ahalordeak (sustatzailearen izenean CRO-ak sinatzen badu).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan parte hartzen duten zentroen zerrenda.

Sendagaiekin behaketa-azterlanak egiteko kontratuak edo osasun-produktuarekin merkaturatu ondorengo azterlanak formalizatzeko beharrezko dokumentazioa:

  • Protokoloa.
  • Egiaztatutako CEIm-aren aldeko irizpena.
  • CEIm-ari aurkeztutako memoria ekonomikoa.
  • Sinatzailearen notario-ahalordearen kopia.
  • Erantzukizunak eskuordetzeko dokumentua (sustatzailearen izenean CRO-ak sinatzen badu).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan parte hartzen duten zentroen zerrenda.

Ikerketa klinikoko proiektu-kontratuak formalizatzeko beharrezko dokumentazioa:

  • Proiektuaren memoria zientifikoa.
  • Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzorde batek emandako aldeko irizpena.
  • Memoria ekonomikoa, hala badagokio.
  • Aseguru-polizaren ziurtagiria, hala badagokio.
  • Sinatzailearen notario-ahalordearen kopia, proiektuaren sustatzailearen ordezkari gisa (edo haren sinadura legitimatzen duen dokumentua).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan parte hartzen duten zentroen zerrenda.

Unitateko kideak

Harremanetarako formularioa - UIC EECC > Kudeaketa kontratuak

 

 

Responsive Image

Gurutzeta enparantza S/N | 48903 Barakaldo
Tel.: 94 618 26 22

© 2025 IIS Biobizkaia