Aurkezpena
Azterlana diseinatzeaz eta haren funtsezko dokumentazio guztia lantzeaz arduratzen den azpiunitatea, honako dokumentu hauek barne dituenak:
- Azterlanaren protokoloa.
- Pazientearentzako/subjektuarentzako azterlanaren informazio-orria.
- Baimen informatua.
- Datuak paperean biltzeko koadernoa (DBK).
Halaber, azterlanen emaitzei buruzko txostenak idazteaz arduratzen den azpiunitatea da (tarteko txostenak eta amaierako txostenak).
Lan horretaz arduratzen den profila metodologoarena da. Hala ere, lan hori diziplina anitzekoa denez, funtsezkoa izango da azterlanean parte hartzen duten alderdi guztien arteko lan koordinatua eta kolaboratiboa (ikertzailea, enpresa (aplikatzekotan), Institutuko bioestatistikoak). Institutuko beste unitate batzuen inplikazioa (adibidez, informatika) azterlanaren premien araberakoa izango da.
Laguntza metodologikoko azpiunitateari dagozkion zereginak (argitaratutako tarifen arabera):
- Azterlan klinikoa diseinatzea – Protokolo erraza/konplexua.
- Protokoloa egokitzea.
- Pazientearentzako informazio-orria eta baimen informatua (PIO-BI) prestatzea.
- Pazientearentzako informazio-orria eta baimen informatua (PIO-BI) egokitzea.
- Datuak biltzeko koadernoa (DBK) paperean diseinatzea.
- DBK-ren berrikuspena.
- Azterlanaren tarteko txostenak idaztea.
- Azterlanaren azken txostena idaztea.
- Azterlanaren azken txostena berrikustea.